XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Lurra eta planetak.

Jakin minez.
Zer ete dira goiko marrazkian ikusten doguzan borobiltxo horreek? Ba dakizue?.

Eguzkia eta eguzkiaren inguruan biraka dabilzan planetak marraztu ditu hor marrazkigileak: Distiratsuen agertzen dana eguzkiaren irudia da.

Planetak baino askoz handiagoa da, nahiz eta hor txikia agertu, eta oso urruti dago.

Besteak planeten irudiak dira.

Izen bitxiak dabez: Merkurio, Artizarra edo Venus, Lurra, Martitz edo Marte, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton.

Martitz eta Jupiterren artean agertzen diran harrikoskor antzeko horreek barriz, asteroideak dira.

Lehen esan dogunez, eguzkia beharko eukean baino neurri txikiagokoa marraztu da, baina hori nahitanahiezkoa izan da, bestela ez zalako kabitzen marrazkian.

Besteak, planetak, proportzioan eginda dagoz, euren neurrien arabera.

- Zein da handiena?
- Eta txikiena?
- Zeintzuk dira Lurretik hurren dagozanak? Eta urrutien?
- Badago eraztuna dauanik?.